skolastika: LITERATUR GUNEA

SKOLASTIKAn emakumeen eta literaturaren inguruko ikasturte osoko tailerrak ematen dira, Urritik Ekainera. Lau dira eskeintzen direnak, zailtasunaren arabera sailkaturik:

 

Emakumeok irakurle I
Lehengo urrats honetan euskaraz irakurtzeko ohitura sortu edo areagotu nahi dugu. Ahozko literaturatik hasita generoz genero sartzen gara aintzineko zein egungo euskal literatura ezagutzeko.

Emakumeok irakurle II
Bigarren urrats honetan irakurri ohi ez diren generoak edo egileak ezagutzen saiatzen gara (saiakera, autobiografia, elaberri beltza, hitzaldia…) aintzineko zein egungo literaturan sakontzeko.

Emakume eta euskal literatura
Emakumeok sortu eta sortzen ari garen euskal literatura ezagutzeko, aztertzeko eta hobeto ulertzeko tailerra dugu. Kronologikoki eratzen den tailer honetan kritika literaria feminista  ezagutarazten da ere.

Ikerketa feminista
Tailer honen bitartez genero ikasketen baliabideak hurbildu nahi dugu arlo guztietan ikerketa feminista gauzatu ahal izateko. Maila ezberdinetako ikerketa teoriko eta praktikoak proposatzen dira edozein emakume euskaldunak berea gauzatzea ahaleginduz.
Tailer hauen egitura eta edukiei buruz gehiago jakin nahi baduzu gurekin kontaktatu.


Gure lokeletik at garatu nahi izanez gero, lekurik aproposena Liburutegia edo ondoko gela bat litzateke. Kultur etxeak edo kultur guneak aproposak dira ere. Azken batean hiri edo herriko kultur ekintzak eratzen diren lekuetatik hurbil egitea proposatzen da.
Eskolak garatzeko behar dira:
Gela argia edo ondo argitzekoa, ikasleak beste aulki, mahai arrunt batzuk edo haundi bat eta zintak eta bidioekin lan egiteko aukera.

Mintegia edozein hiri zein herritako emakume helduentzat prestatu dugu. Parte hartzeko baldintza bakarra euskera jakitea da. Mintegia euskaldun mota guztientzako eratua da, batueraz eman ohi den arren partehartzaile gehiengoa euskaldunzaharra izatekotan, eta haiek nahi izanez gero,  Bizkaian, bizkaieraz eman liteke. Mintegi hauek martxan jartzeko Gutxienez 8 eta gehienez 15 emakume behar dira.

GURE METODOLOGIA
Hamarkada bat baino gehiago ari gara lanean. Honen ondorioz gure metodologia oso landua eta eratua da. Betidanik, gure metodologiak tailerrak errezak, gustokoak eta parte hartzekoak bilakatzea izan du helburu.  Guzti hau lortzeko era ezberdinetako materiala eta metodoak erabitzen dira, tresna teorikoa kritika literario feminista izanik.

Metodologiari dagokionez, aurten, badugu helburu berri bat: kritika literario feminista SKOLASTIKA esku-liburua plazaratzea.
Tresna honen bitartez emakume ta euskal literatura edota kritika literario feminista inguruko gaietan interesa duen guztiei hainbat teoria eta praktika eskeini nahi diegu.


galerIa kontaktatzeko