SKOLASTIKA literatur zerbitzuak eskeintzen dituen enpresa

SKOLASTIKAn hitzaldiak, mintegiak eta tailerrak eskeitzen ditugu emakume eta literaturaren inguruan:

GURE HITZALDIAK

GURE MINTEGIAK

LITERATUR GUNEA


HITZALDIAK

Euskaraz eskeintzen diren ordu beteko hitzaldiak:

- Emakumeon lana euskal literaturan.
- Emakume eta literatura: egungo egoera mundo osoan zehar.
- Emakume eta mitologia.
- Sorginkeria, sorgintasuna ala sorgintza?
- Emakume eta ahozko literatura.
- Ume kantak eta jokuak
- Emakumeon irudia ipuinetan.
- Emakumeon irudia errefrautegian.
- Aintzineko negar-kantak.
- Aintzineko emakumeen amodiozko baladak.
- Emakume eta herri antzerkia.
- Emakume antzerkigileak.
- Emakumeon lana bertsolaritzan.
- Erreginen lan literarioa: Nafarrako Margarita, Albreteko Juana.
- Ahozko literaturatik idatzira: Katalina Eleizegi.
- Emakume idazle bat XIX. Mendean: Bixenta Mogel.
- Etxeko erregina: topiko literario bat
- Monjetxetako literatura: Sor luisa Miserikordiakoa
- XX. Mende hasierako idazleak: Rosario Artola, Onintze, Utarsus.
- Gerraosteko emakume idazleak.
- Egungo idazleak
- Monografikoak: Mariasun Landa, Arantza Urretabizkaia...
- Euskaraz irakurtzeko dugun munduko literatura (ekialde hurbila, Asia, Afrika)
- Kritika literario feminista, zertan datza?
- Emakume idazleen aurkako aurrejuzkuak
- Emakumeok eta kanona


GURE MINTEGIAK

Hurrengo mintegiak aste edo hile oso batean zehar eratzeko sortuak izan dira,  hamar ordutakoak dira, saio bakoitzean bi ordu emateko.
Hiru mintegi mota eskeintzen dira.  Lehengoan  euskal literaturara, generoka, hurbiltzen saiatzen gara. Bigarrenean emakumeon lan literarioa berreskuratzea dugu helburu. Hirugarrenean munduko emakumeen egungo egoera literarioa ezagutuko dugu.

A) Euskal literatura generoz genero

B) Emakume eta euskal literatura

D) Munduko emakumeen literatura

EGITURA

Guztietan berdina:
Estreineko egunean, monitoreak eta parte hartzaileek  elkar ezagutu ondoren mintegia aurkezten da: helburuak, ezaugarriak, edukinak... Erabiliko dituzten materialak (Fotokopiak, gehinetan) banatzen dira, geroago lehengo eskola hasiko delarik. Egunetan zehar edukinak eratzen dira eta azkenengo egunean monitorak galdetegi labur bat bete arazten die,  balorapena edo memoriarako oso lagungarria baita. Azken egun honetan gaietan sakontzeko edo irakurtzen jarraitzeko proposamen zerrendak banatzen dira ere.


galeria kontaktatzeko