Skolastikan beste aukera batzuk eskeini nahi ditugu: egunean, emakume, euskal kultura, artea, feminismoa… hitzekin zerikusia duten ekitaldiak, topaketak, batera ausnartzea antolatzen ditugu interes duen guztiei zabalduz.
KULTUR EKITALDIAK
Astean behin gure ateak zabaltzen ditugu margolari, grabagile, idazle, poeta, artegile, irakasle, ikertzaile… ezberdinen lanak ezagutu eta ezagurazteko helburuz. Mariasun Landa, Yolanda Arrieta, Miren Agur Meabe, Concceta Probanza, June Crespo… zerrenda luzea da. Haien lanen ezaugarriak, asmoak, gogoak eta gora-beherak hobeto ezagutu ditugu. Emakume gehiago gonbidatuko ditugu hurrengo ikasturtean.
ARTE ERAKUSKETAK
Hilabetero, lehengo astean, arte erakusketa bat inaguratzen dugu, hile osoan zehar gure lokalean gordetzen duguna. Grabatuak, eskulturak, argazkiak, bozetoak… arte mota ezberdinak ekarri ditugu. Inauguratzeko egun honetan egileak berak komentatzen ditu erakusketaren nondik-norakoak.
SKOLASTIKA ARTE BILDUMA
Erakusketa hauen emaitza gure arte bilduma da. 14 lan, 12 egile, hamaika teknika… bere lokalean erakusteko interesa duen emakume talde, elkarte edo erakunderi maileguan uzten dioguna.
SKOLASTIKA FEMINISTA TALDEA
Hilearen lehengo ostiralean emakume talde bat elkartzen gara teoriaz bai, baina, batez ere, praktika feministaz berba egiteko. Filologoak, kazetariak, itzultzaileak, abokatuak… proiektu feminista bana ari gara aurrera eramaten. Azaroan zabalduko dugu, nahi izanez gero, parte hartzeko deialdia |