ZER DA SKOLASTIKA ?

SKOLASTIKA emakumeok sortu eta sortzen ari garen kultura ezagutzeko gunea da. Afrikan, Asian edo Euskal Herrian; iraganean zein egunean… gure kultura berreskuratzen, aztertzen, ezagutarazten eman ditugu urte luzeak.
Hona hemen  eskeintzeko duguna:
 Batetik, SKOLASTIKA
Literatur-zerbitzuak eskeitzen dituen enpresa da.
Edozein erakundek, elkartek, liburutegik… emakume eta kultura ardatza dituzten gure hitzaldiak, mintegiak, tailerrak eskatu eta jaso ditzake.


Bestetik SKOLASTIKA euskal literatura eta kritika literaria feminista hobeto ezagutzeko gunea da. Gure lokalean emakumeen eta literaturaren inguruko tailerrak eskeintzen dira. Gai guzti hauek hobetu jorratu ahal izateko kritika literario feminista SKOLASTIKA esku-liburua prestatzen ari gara, hurrengo ikasturtean zehar plazaratzea espero duguna.
Tresna honen bitartez emakume ta euskal literatura edota kritika literario feminista inguruko gaietan interesa duen guztiei hainbat teoria eta praktika eskeini nahi diegu.
         Baita gure ahozko altxor literarioa gogoratzeko, berreskuratzeko, kantazeko eta jolasteko gunea da SKOLASTIKA. Hilean bitan Elkarrekin jolasean (Batueraz) Alkarregaz Olgetan (Bizkaieraz) gurasoak eta seme-alabak elkarrekin jolasteko tailerrak antolatzen ditugu.

Gure eskolak eta ekitaldi guztiak aberasteko, borobiltzeko SKOLASTIKA BIBLIOTEKA, emakumeon literaturan berezitua eta egunean hiru mila baino liburu gehiago gordetzen duen liburutegia dugu. Emakumeok sortu dugun euskal literatura bada gure altxorra: Bizenta Mogel, Julene Azpeitia, Amaia Lasa, Arantxa Urretabizkaia, Sor Angeles Sorazu, Utarsus, Yolanda Arrieta, Miren Agur Meabe, Katalina Elizegi, Mariasun Landa… eta emakume gehiago DOAN ezagutu, irakurri ahal dira.

Azkenik, literaturaz haraindi baditugu kultur ekitaldiak eta Skolastika Feminista Taldea interes duen guztiei zabalita. Era berean,  zenbait emakume artegileren 14 artelanez osatutako Skolastika arte bilduma eskeitzen diogu erakutsi nahi duen talde edo lokalari.

NORTZUK GARA?

Gurea, SKOLASTIKA, bada emakumeen proiektu bat; feminista, zabala, sakona, irekia…  hazten, aldatzen, borobiltzen gabiltzana.
Batetik, irakasleak gara (kritika literario feministan arituak  diren filologoak), bestetik ikasleak… liburuak, irakurketak, idazleak, ideiak, gogoak konpartitzeko elkartzen gara. Euskaldunak, erdaldunak… emakume guztiak gonbidatuta.

NON GAUDE?

GURE LOKALEAN, Bilbon, BERASTEGI kalean, 1go atarian, 4 solairuan, eskumaldean,  9 departamentuan. Abandoko BERASTEGI metro irteeraren aurrean gaude. Corte Ingles parean, ez dago galtzerik.

GURE TELEFONOAN: 679 366 355

GURE POSTA ELEKTRONIKOAN:

ETA HEMEN, GURE WEBean
ONGI ETORRIAK!


galerIa kontaktatzeko